UDABURUA
Sua altxa dadila gau sorginduan barrena eta gaiztakeri gordina eraman dezan dena. Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik gaur sutan erretakoa ez dadila agertu berriz.
Gehiago irakurri...Sua altxa dadila gau sorginduan barrena eta gaiztakeri gordina eraman dezan dena. Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik gaur sutan erretakoa ez dadila agertu berriz.
Gehiago irakurri...Berria,aurkitu dut irria.Aitzina noala, ttipi ttapa,ibiltzen dut hiria.Berria,bide bereziabizitzan egiten dena,bizitza alegia.Aitzina,oina bat aurrera eginaz,bestea jarraituz,akats egitea ezina.Aitzina,ibiliz irriaren grinaz,berria aurkituz,zaharratik ikastearen mina.
Euriak dakar urtea eta urteak euria bada egiten txikia zaharra, bada atzea. Aitzinan, berriz, gaztea, datorrena da, berria, etorkizunan haria, izango denaren kea. Hartuko dugu hobea, ereingo dugu hazia, kenduko dugu harria ta bilatuko bakea.
Miseriaren mamua dabil hiri honetan jostari, ume galduen begietan batera itxaropenarekin. Miseriaren mamua baita entzun, dutenen ahoetan, beren mundu txukun garbia itxusten dutenen kontra. Eta miseriaren mamua indiferentziaren oihuan, egoera aldatzen ez duten itxu konformisten…
Soinuak buruan, neuronen munduan, saltoka eta dantzan, bideberri ahaztuan. Zentzumenak berpizten, nire gorputza harritzen, aintzinakoak zaharberritzen nintzena naiz sentitzen. Aitzina ikusaraziz, gibela sentiaraziz, nintzena banaizela berriro ere ikasiz.
Nor naizen, laisterka nabil erantzuna ezin eutsi, atmosferan naiz desegin nire arima zatiturik. Ginen, gara, izanen gara? Itxura edo egia, besteek esan edo guk pentsa ezinjakintasunaren jokoa. Nor naizen badakit ni neu ezin…
Erori ziren, haize gaixtoak eraman zituen. Lurrera jauziz desagertu ziren, ilunan eroriz desagertuta, ezin ibiliz, ametsa urratuta. Babesik ez, hotzak hartuta herioaren hortzez. Ezereza desagertzez birjaiotza, atera ziren, gorputza osatu…
Orlegi, orlegi, kanta zazu azken koplak, ta guk entzun bihar arte, ene lagun ikusiko gara, bai, hurrengon. Agur, agur, hosto biziak izkutatzen doaz piztiak izango ote da egunsentia azkenekoa, zaharregia. Aterako da txuria zuhaitz biluz…
Nekea, ez da ikusten bidea, nora noa? Aurrera? Atzera? ezin jakin, ordea. Helmugarik gabe, galduta berriz ere, nondik atera? Non ote da bidea? Naizena ez naizela, ez naizena naizela, ezin ikusi bidea. Nekea, etorkizunak, zer…
Esnatu! Galduta nabil labirinto honetan Eta ezin jakin nola atera benetan. Tartetan bidea aurkitzen dudala, ibiltzen hasi eta berehala oinak urratu zaizkidala konturatzen naiz bapatean. Herbestean, izan nintzena galduta, nire izena ezin aurkituta, gogoa jada…