OLERKIGINTZA

HAUTS ALE ALAIA

      Hauts ale alaia naiz, betitik alaia, unibertsoko izar jokoen zelaia begiratzen dudala, ikusgai galaia, artzainaren izarrak markatu belaia.   Lanetan, kantuetan ‘ta ere dantzetan, bilioika atomo ari ale hartan, bizirik irauten dut…


AMODIOAREN HATSA

Nahiko nizuke adierazi, kantu hau, dizudana idatzi. Hitz hauek daitezela isuri, zure bihotzean gaindi. Musika honen goxotasuna, oihartzunaren amodioa, zuri eskaini nahi dizudana, josten gaituen melodia. Larrungo haizearen ferekak, txistu berrarmonizatuak mendiko ahotsaren abestiak, sortu…


GAUR GOIZEKO EGUNSENTIA

Goiz honetako egunsentiak dirdiratsu argi bereziak, esnatzen ari dira xoriak inarrosten dituzte hegalak. Baten-bat txistuka hasten da, kantuz, sortzen melodia, besteek dute ematen segida, bilakatu da, sinfonia goxoa. Zure leihoaren parean dira, zuri eskaintzeko musika,…


LEPOAN HARTU

Telesforo Montzon (1970) Gazte bat lurrean aurkitu dugu Lore gorriz beterik golkoa Burdinen atzetik ihesi dator Euskal gazteriaren oihua Mutilak eskuak elkar gurutza Egin ta bultza denak batera Bidean anaia erortzen bazaik Lepoan hartu ta…


HAUTUAREN TENOREA

Egun batean hautua egin beharko da, egun horretan argiak izan beharko gira, jakin beharko dugu nor nahi dugun izan, jakin beharko dugu zer nahi dugun izan. Elebitasunak hiltzen baitu gure hizkuntza, euskara zaharra indartzeko ordez,…


ISPILU NEURONAK

. Ispilu neuronetan, konturatu gabe, nireen irudiak, ahalegin gabe, grabatuak zaizkizu, izadia jabe, gure harremanaren betiko nerabe. . Isil-isilik doa, garunen artean, gogoeten parrasta, hegalka airean, bai, parteka ditzagun, gure ez ustean, gure ikuspuntuak, beti…


PINPIRINA ETA IZARRA

Ilunalde fresko-fresko batetan airatu nintzen hegalak zabalduta, orekan segituz haizeen bidea, ilargi dirdiratsu baten behean. Pentze eta lore ederren artean gogotik hegalka ari nintzenean, izar ezti bat irriño ezpainetan, agertu zautan zeruaren erdian. Zoin ederra…


GOIZALDEA

Lehen ilunabarra kanpoan, ostiral arrats honetan, hogeita hamar urte barnean, zer poza hori ikustean! Txorikumea habiatik ateratzean, lehen saltoa egin beharrean, bizi berri baten hastapen horretan, kuraia, beldurra, nahasten buruan. Zertan gelditu da Herria? Nolako…



IPARRERANTZ

Iparrerantz badoaz, hodei borobilak; hegotik daramatza, haizeño isilak. Angeluko hondartzan, itsaso abilak ariman sortzen dizkit oroi burbuilak. Iparrerantz banoa, nire gogoetan; hegoek naramate, nire ametsetan, gaztaro urrundura, amodioetan, sable epeletara, ginen jokoetan. Iparrerantz ufatu arnas…