OLERKIGINTZA

ALDE ETA KONTRA(ESANAK)

Galderez beteriko egunak betirako dirautela zioen, Egutegia begiratze hutsak hutsunea sortzen zuela. Negu gorriak ustekabean agertzen zirela, baina gorritasuna benetakoa ez zela zioen. Orbelak sortutako goxotasuna beroa zela, baina behin erori eta hoztu egiten zinela….


IDAZKI ERDIAUTOMATIKOA

Liburu batetik hartutako hitzak Saihestezina hogeita lau ordutan turistentzat gordetzen den ura agortzea, lau minututan galduta kutsadura erradioaktiboa amaraunean, gaurko nobedadea irla galdutako argazki erbesteratuak eta arrantzalearen gorpua hondartzan, fisikaren metafisikaren sekretuak, kamioi bateko fardelak…



HIZKUNTZAREN GORPUTZA

Hizkuntzaren gorputza naiz laztantzen ari, mintzo gabe hitzetan, omen olerkari. Nire aurrean dago, orrialde zuri, aspalditik ezarri paper zati hori.   Aditza hezurra dut, zentzu eramaile, ‘ta izena giharra, mugida emaile, lokailua tendoia, guztien lotzaile,…


TELEBISTAREN ARAUA

Erranen dizudana erraten dizut, lehenik. Erraten dizudana erraten dizut, bigarrenik. Erran dizudana erraten dizut, hirugarrenik.   Laztanduko zaitudana maite dut, lehenik. Laztantzen zaitudana maite dut, bigarrenik. Laztandu zaitudana maite dut, hirugarrenik.   Eginen dizudana diotsut,…


BARATZEAN KOKORIKO

Zerrendan kokoriko, tipulinaz ari, entsalada berdeak oi, zure bazkari eta egun alaia liluratzekoan, txori kantuak ditut belarri zokoan.   Alaia zarelako, gaztaro aireak ahapetik kantatzen zure entzuteak nire egun alaia liluratzekoan, zure xaramela dut belarri…





JAKIZU IRITSI DELA NEGUA

Jakizu elurretan daudela jada mendiak, piztia guztiak gure bihotzetara erretiratu direla, lo hartu duela ihintzaren arnas zuriak. Jakizu den orok inbentarioa egiten duela isilik, joan zirenen haragiak hartzen dituela hatz-muturretan ospez eta negarrez, haizea ez…