OLERKIGINTZA

ZURE PLAZERARENA

Zure plazeraren bila nabil, far bretoiaren sortzean, zerri mazelen jaki goxoa, amodio su eztian, sasoi barazki denekin luzaz gurituz burbuiletan, mugurdiak egunero bilduz desertaren prestaketan, arrainen larru ‘ta hezur kenduz, zartaginaren aurrean.   Zure plazeraren…


MUNDU BAT DAKUSAT

Leiho batek mugatutako koadroa mundu oso bat delakoan, gurpilen gainean bizitza erosoagoa dela sinetsi nahian, kristalaz bestaldean eraikiriko paisana jendetsuak zinez paisaiak direlako ustean, aurrekoaren besaulkiaren eta nire arteko espazio itogarriak nire pentsamendu oro itoko…


OLERKIETAKOAK

Olerkietako irribarre leun guztiak, olerkietako begi ezti-eztiak, olerkietako hanka arinak, olerkietako hatz abilak, olerkietako bihotzak, dituzu zureak, irri egiteko prest, niri so egiteko prest, nirekin hor dantzatzeko prest, eskua zurean hartzeko prest bihotz-bihotzez ni maitatzeko…


GELDI EZINA

Tik-tak tik-tak. Hiru, lau, bost… segundo gutxiago bizitzeko. Zaharragoa naiz, baita zu ere.   Horrelaxe bizi gara. Erlojuaren hotsa sentitzen dut belarrian, honek xuxurlatzen dit egin beharreko guztia, berak jartzen nau egunean.   Oparitzat jaso…


HAREN AMA

Haren ama deitzen du, olatu gainean, ahots leunez otoiztuz, sentipenen baltsan.   Haren ama deitzen du, makila eskuan, tontorrera iritsiz, izerdi patsetan.   Haren ama deitzen du, erdi lokartzean, plazeretik askatuz, orain ametsetan.    …



ANTZEKOAK

Mendiko arteen artean arte bila nabilen artean iraganda ez dagoen iragana hegarazi eta hilobikoen ideietan ez iltzatzeko hitza emanda polisemiaz jolasten dut, esaterako alua ez delako alua. Polisemiaz eta poli-semeez jolasten dut, posible (baina zaila)…


AUTOBUS GELTOKIAN

Hurbilegi sentitzearen lotsaz, urrunegi gelditzearen beldurrez, bidazti bat eta hutsunea, hutsunea eta beste bidazti bat errenkada amaigabe bat osatuz txandakatzen autobus geltokian.   Aho anitz, guztiak isilik gorputz andana, guztiak geldirik (edo geldirik egoteko jarrera…


ZURI ESKER

Bi urte ei ditut; bizitzeko, arnasteko, hausnartzeko. Zer egin dezaket?   Ez naiz bera, ahulago sentitzen naiz.   Ulertzen nire hitzak?   Erori egiten naiz, baina gero eta zailagoa egiten zait altxatzea. Amore ematen dut….