OLERKIGINTZA

HUSTU DA BASOA

Ni naiz aukeratua. Ni gizarte honetan biluzteko. Bakarra izateko. Askatzeko.   Berdin dago dena. Berdin. Laino bustien azpian nago. Etzanda. Bada denbora, elkar ikusi ez duguna. Behe-lainoa da nagusi.   Basotik lehen tragoa.   Denbora…


BERRITZEN

Berria,aurkitu dut irria.Aitzina noala, ttipi ttapa,ibiltzen dut hiria.Berria,bide bereziabizitzan egiten dena,bizitza alegia.Aitzina,oina bat aurrera eginaz,bestea jarraituz,akats egitea ezina.Aitzina,ibiliz irriaren grinaz,berria aurkituz,zaharratik ikastearen mina.



ESKUAK

Barnealde ahur sekula ez ahul eusteko, laztantzeko, lotzeko eta askatzeko. Eraldatzeko. Eskualde bateko leinua, batasun zeinua, ahotsik gabeko doinua. Ondarea dute zimurretatik barreiatzen eta azal leuneraino iristen. Hitzik gabe dira mintzatzen eta ukituz maitatzen, gorputz-adar…




ANIZTASUNA

Larrosa txuri eta gorriak nahastu dizkidazu eskuetan. “Zintzotasuna eta bekatua” esango luke auzoko edozein mojak. Apaizaren gerriko mugimendu arinari begira. “Zintzotasuna eta bekatua” esango luke nire amonak. Aspaldiko garaiak ezin ahaztuz. “Zintzotasuna eta bekatua” esango…


DATORRENA

Euriak dakar urtea eta urteak euria bada egiten txikia zaharra, bada atzea. Aitzinan, berriz, gaztea, datorrena da, berria, etorkizunan haria, izango denaren kea. Hartuko dugu hobea, ereingo dugu hazia, kenduko dugu harria ta bilatuko bakea. 


Nafarroa

Jean Mixel Bedaxagar (1995) Arbasoen arkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa arbasoen arkaitza lur emankor hezkaitza bedatseko ekaitza ekhiaren emaitza Nafarroa, Nafarroa arbasoen arkaitza. Zazpietan lehena Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa, zazpietan lehena gaztelien auhena Santxoren hasperena gazten itxaropena…


Herribehera

Benito Lertxundi (1974) Herribehera Herribehera zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan ixurtzen diren asmoak gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek gorderik duten aintzina hats tristetan mintzo da…