OLERKIGINTZA

MISERIAREN HIRIAN

Miseriaren mamua dabil  hiri honetan jostari,  ume galduen begietan  batera itxaropenarekin.  Miseriaren mamua baita  entzun, dutenen ahoetan,  beren mundu txukun garbia  itxusten dutenen kontra.  Eta miseriaren mamua  indiferentziaren oihuan,  egoera aldatzen ez duten  itxu konformisten…


Ukitua

Ukitzen nauzunean, ukitua nauzu, ukitzen nauzulako uki sentikorraz.   Ikusten nauzunean, ukitua nauzu, ikusten nauzulako begi eztitsuaz.   Aditzen nauzunean, ukitua nauzu, aditzen nauzulako belarri ernaiaz.   Usaintzen nauzunean, ukitua nauzu, usaintzen nauzulako aitaren arretaz….


BERRIRO NI

Soinuak buruan, neuronen munduan, saltoka eta dantzan, bideberri ahaztuan.   Zentzumenak berpizten, nire gorputza harritzen, aintzinakoak zaharberritzen nintzena naiz sentitzen.   Aitzina ikusaraziz, gibela sentiaraziz, nintzena banaizela berriro ere ikasiz.


Litatzea

Gaur goizean nenbilen itsas bazter hartan, Bidarteko hondartzan, lasai eguzkitan, txoriak lerradurez egurats freskotan, hiperboletan ari haizetxo leunetan edo jarriak uhin punta zurietan.     Itsas ezponda pean, arroka hauetan, ohiko leku hartan, ohiko ordutan,…


Mazela

Baionako bestetan zure ikustean, hartako larrain dantzan arrasti batean, gizonik ederrena zenuen parean, ezinezko ametsen guztiz itzaltzean, zugandik hain hurbila sendi nuenean.   Urrundik ikusiak, gaizki sinetsiak, baina dudarik gabe han zineten biak jendetzaren erdian…


Zergatik eta zertarako irakurle

Zertako poesia irakurle zaren, gaur ez duzu zure buruari galdetzen? Zer ari zaren lerro hauetan bilatzen? Zer ez duzun ja telebistatik jasotzen ‘ta zure denbora atseginez pasatzen?   Hori nire buruari galdetu nion eta erantzun…


Burdin-arroketatik hitzetara

Hainbat urtetan lanean burdin-arrokak egunero ukan nituen lagun gisa, non olerkia ere nuen ahaztua, gizonari ibilarazteko autoa ‘ta eroso berotzeko bere etxea.     Petrolioa ekoizteko nahiz gasa altzairuaz zulotzen genuen arroka, geruzatik isur zedin…


BERRI(Z)

Itzuleraren zorra ordaindu beharrean. Beharren metaketa honetan hitzen sarraski historikoaren kontzientzian. Pertsonek hitzen lekua ordezkatzen amaitu dute. Euria egin du bai, baina euriak eraman ditu itzultzeko gogoak. Euriak eraman eta uholde bihurtu ditu. Uholdea hesituz….


Orhiko xoria

oger Idiart (1931-2009) Jente gaztia dadila Etxetik hurrun lanila Ez erran galdurik dela: Ützül ditake berhala Jin bedi gure artila Orhiko txoria orhila (berriz) Txoriak jiten zaizkula Huts egin gabe sekula Lehenik bat, gero mila…


Baina zergatik aitatxi?

Egunsentiaren lehen argi izpiak ez dira susmatzen eta portuko urak udaberriko goiz honetan zimurrik ez. Etxeko logelan: isilik jaiki zaitez, bada, zu mutil, baina zergatik aitatxi?       Aitamak lo atseginetan ongi dautza, haien…