OLERKIGINTZA

ATE SEKRETUA

Ate sekretua zure gotorlekuan ustekabean nik aurkitu nuenean, liluratu ninduen zuzen zuzenean, ezin asmatuzko altxorren azaltzean, plazeraren izpiak zure begietan.   Urrundik ikusten ez ziren harresiak, halere sasien atzetik susmatuak, gero hesien gibelean ageriak, azkenik…


ARTALDE DESLAITUAREN ARDI BELTZAK…

Artalde deslaituaren ardi beltzak izatea egokitu zaigu, ardi beltzetan ilunenak. Egia esanda, egoera honetan aurkitzeak egiten gaitu zoriontsu sumisio zelai honetan. Ahalik eta alboratuen are eta zoriontsuago. Euren bidearen kontrako norantza da gure norabidea: Buelta…


Nor / Zer naiz?

Nor naizen, laisterka nabil  erantzuna ezin eutsi, atmosferan naiz desegin nire arima zatiturik.   Ginen, gara, izanen gara? Itxura edo egia,  besteek esan edo guk pentsa ezinjakintasunaren jokoa.    Nor naizen badakit ni neu ezin…


Lumai

Erori ziren, haize gaixtoak eraman zituen.   Lurrera jauziz desagertu ziren, ilunan eroriz   desagertuta, ezin ibiliz, ametsa urratuta.   Babesik ez, hotzak hartuta herioaren hortzez.   Ezereza desagertzez birjaiotza,   atera ziren, gorputza osatu…


Eliteari ez!

Hitzak lerroz lerro ditzadan ezar Ez dut argirik behar Ez otoi,ez argirik ekar! Neure nortasun agiria dut iñungoa Nazionaletaterik gabekoa. Idazteko dagidan hautua Ez da publikoa Ez ta ere jendeen artekoa. Ni asmatzailea naiz,zinez Olerkiak…


Bukaera

Margotzen ari naizen bitartean, gogoan dudan baratze ederra ikustea ez al da nahikoa, bere baitan, izkutaturik, lamiak daudela uste gabe? Abstraktu orekatu bat sortzen ari naizen anartean, sormen nahasi bat ikustea ez al da nahikoa,…


Olerkiak

Orlegi, orlegi, kanta zazu  azken koplak, ta guk entzun  bihar arte, ene lagun  ikusiko gara, bai, hurrengon.  Agur, agur, hosto biziak  izkutatzen doaz piztiak  izango ote da egunsentia  azkenekoa, zaharregia.  Aterako da txuria  zuhaitz biluz…


Gauez

“Adizu”,-” xo” Etzanik, so Besterik? Lo Ai txotxolo! Eta larrurik ez jo. Re mi fa sol do Resol mi fado Hala, animo .Go! Arriska ba, to! Ezezkoa jasotzeko Hobe izan tontolo Eta bihar arte potxolo.


Anarkoa

Irainka derantzut, laidoka doihukat Ez hasteagatik harrika eta tuka. Bi katu beltz agertu dira, bai, bai two cat Gizarte hau ez da enea, errerik hor dasat*1. Zuen portaera nondik ikasia? Orroa! Zuen izaera nola eraikia?…


Berdin zait

Didazdana ulertzen ez badute,berdin zait Besteentzat ez dagit,izan nahi nuke right Argiki dizut zuri olerki maitale, nolazpait Nahiago dut bilustu lainotan itzaliz my light. Ez dudala garbi idazten aitor diezazuedan Hitz ilunak irentsiz,gardenak isurtzen soinutan…