OLERKIGINTZA

5 – Izarrekin dantzan

Izoztu ez diren  ezpainetan hasi, eta muxus muxu barrena urtzen, nahasi.


Iragankorra

Aditzez gain iragankorra bihurtu nahi izan nizun. Iragana zure eskuetan utziz. Zure eskuak izanik iragana. Guztia baida iragana eta ni azalak isuritako sentipenak maite ditudala, giharren uzkurdurek babesten nautela, ezpain hoiek galdu ez nahiaren menpe…


4 – Izarrekin dantzan

Aukeratzeko beldurra, ezjakintasunaren aztarna, noiz arte. Gaur garena galtzeko ikara, atzoko mamuak eta biharkoak. “Dena pasatzen da, dena puskatzen da, denak nekatzen du” Zure gaurko sufrimendua, aldaketa etengabean hobeak ekarrriko dizkigu EDO behera egingo dugu,…


Goresmen

Hobe hitz egitea ala isiltzea ? Hizdunek isilek egotea diote Adituak baldin badira bedere. Mutuek hitz egitea diote Beti gorrak direlako ote ? Zeri ematen zaio garrantzi ? Elkar bizitzari ala adimenari? Halere ez ahantzi…


3- Izarrekin dantzan

Ikustezina den mundu hartara,  liburu on bat dastatuz, sortutako ametsetan, desio neurtu eta urrietan  bizi garen honetan, bidai ezinbesteko bat da.


2 – Izarrekin dantzan

Atsekabetasunean itotzen naiz, bilatzen jarraitzen dut bizitzarekin mozkortu nahian beteko nauen zerbaiten bila barreneko putzuetan igerian irakatsiko didana beldurra zer den ahaztuz noa sentitzearen mundutik urruntzen mundu berriak eraikiz kontraesanak elikatuz nire nahiak momentuan asetzen…


Beltza

Nola mundu bat kolore gabea Heriotzarat joan behar halako bizia Sua gorria,itsaso urdina Laino xuria,mendia berdea Arrosa lorea,iduzki horia. Bainan gorri,urdin,xuri, Berde,arros ,hori. Bihotzez esana:nahasmena nahigabea. Dena beltz!Oro beltz! Beltza,beltza belta… Itsuen zoria,hilen bizia, Apezen…


1- Izarrekin dantzan

Sutondoan eta nire ondoan amona, erlojua eta telebista atzekaldeko soinu egonkorrak, egonkorra izango balitz dena? Amona, sutondoa…nostalgiarenak izan baino lehen orain, gaur, nireak dira; bihar biharkoak


Heriotzari kantua

Han etortzen zait inundik Neregana nabalez beterik Bortxatu dit bizia farrez A a a, Ez,ez ,ez! Nere harridura ikusmenez Amorratu zait berehala Zer jakin behar nuen bada Ni nintzela gaurko hautatua. Mugitzen dizkio besoak Goi…


GATIzu, GATIgu, GATIBU

Garaiz ibili ginen momentu hartan dena bilakatzeko dena aldatzeko. Xamurtasunetik iraultza sortzeko. Utopikoa zen hura begietan bizia hartzeko. Garaiz ibili ginen, gaueko azken minutuetan dantza egiteko. Garaiz ibili ginen, baina beti bezala goizeko ordu txikitan,…