OLERKIGINTZA

Mari Eder

Argiaren printzak pizturik dauden bitartean Ez gara sekulan,inoiz ez hilen Iduzkiak hedoi hitsak sugartzen anartean Goiargia ez da beinere hilen.   Ez gira hilen,ez,nere bihotz kuttuna,nere Mari Eder Zure ile argiak menditik zerura dira jirabiratzen…


(des)oreka

Amaieraren azken momentuetan lurretik altxatzeko ahaleginak handitzen diren hoietan. Utopikotzat hartzen genuen horrek aurpegia eman gabe jarraitzen duenean. Gorputzak askatzen gaituen mometu horretan, bertan eraikitako, guregan eraikitako errepublika sendoa deuseztatuz eta gure nahiei botere guztia…


Mendekatzea

Itsas aldera dabiazkit Eta dairazkit Malko urdin urtuak Nigar xotin izutuak. Zinez andre,amodioa galtzen denean Ba al dakin norat dabian? Erantzun baino lehen behar dinat esan: Hi baino lehenago hiltzen banun Hi baino lehenago jakingo…


Bizitza V

Herensugearen pausoen hotsaz orro eginez sartu zinen nire bizitzan. Denok dakigu herensugeek herriak ihartzen dituztela. Halaxe egin zenuen zuk. Orain altzariak kiskalduta turista madarikatuen artean bigarren eskuko azokan murgiltzen naiz elkortu gabeko aztarnak bilatu nahian.


Ni hiltzenean

Ni hiltzenean Ehortz nazazue Nere kitarrarekin batean Hondarraren azpian… Ni hiltzenean Haritzen artean Onttoen ondoan… Ni hiltzenean, Nere kitarrarekin batean, Hautsaren azpian… Helduko zaizkizue Doinu berriak. Oi haize lagun maitea! Oi haize adiskidea! Ni hiltzenean


Nekea

Nekea,  ez da ikusten bidea,  nora noa?  Aurrera?  Atzera?  ezin jakin, ordea.  Helmugarik gabe,  galduta berriz ere,  nondik atera?  Non ote da bidea?  Naizena ez naizela,  ez naizena naizela,  ezin ikusi bidea.  Nekea,  etorkizunak, zer…


Norentzat bizi

Bizia norentzat igurikaten eta Pairatzen duen gizonak, ez daki. Sufritzen eta goiaitatzen Inoiz ez ezagutuko Dituendako. Horiek aldiz egonen dira haiduru Beste hainbeste ez ezagutuendako Lan egiten,pentsatzen Tea min ukaiten Izaiteko egun oroz Gogorki izerditzen….


Zanpantzarrak

Zanpantzarrak itturingo plazan larru ta garez saltoxka Amaiurko gaztelu noblia,Gorramendirantz begira agurka Zozaiatikan da aditzen Astraingo balsa ta zitu horixka Nere leihotik iñauzturikan,katu beltzak so,ortoska. Ximista gaistoak Aritzakuneko haritzak jo ditu Ursuko santa Ana isilikan,izorragatik…


Itzala

Esnatu!  Galduta nabil  labirinto honetan  Eta ezin jakin  nola atera benetan.  Tartetan  bidea aurkitzen dudala,  ibiltzen hasi eta berehala  oinak urratu zaizkidala  konturatzen naiz bapatean.  Herbestean,  izan nintzena galduta,  nire izena ezin aurkituta,  gogoa jada…


Krabeliña

Azkeneko lorea jarri dut ilean. Aspaldi lore faltsuak jartzen ditudala ene lagun. Kolorea kentzen ez amaitzeko. Ezpainetan hainbeste jartzen duzun gorria. Bihotzak garrasi egin du bizia behar baitu. Odol kolorea baldin bada hobe. Azazkaletan grabatu…