OLERKIGINTZA

Bizitza IV

Hogeita hamarrak bete berriak esku artean munduak eztanda egiten dizu.


Zure hitza

Zure hitza noizpait sortuko dela badakit bainan Biharamun lainotsu batean bada Ez nauzula deitu Bezpera euritsu batean bada Ez nauzula deitu. Helarik ez ahal baduzu. Egun ilun triste batean bada Eznauzula deitu. Kolore gabeko goiz…


Bizitza III

Ez dute zarata handirik ateratzen, amaren esku zimurtuek. Harri bat edo erreflexu bat besterik ez zara haien artean. Pisurik gabe, ezerezean desegiten den ur t a n t a r e n a r n…


Hotza berriz

Beste olerki hutsa. Kalera noa, hotza berriz, noiz amaituko ote da? Batek daki. Hodeien iluntasunak ez digu uzten udaberriko kolorea somatzen. Hotza berriz. Euria ari du, egunerokoa, euritako eta beroki beltz batekin habiatzen naiz kalera,…


BIZITZA II

  Oraindik ere existitzen denaren gainean nire ama joan etorrian. Valerie Mejer Amaren sabeletik ihes egin gerora lurraren sabela izoztutik ihes egiteko ezerezean amak betetzen duen lekura itzultzearren.


DATORKIT

Haizeak bere azken energiak xahutuz aireari indarrak eskatuz nire aurpegia modu izkutu batean beste behin kolpatu egin du. Zirriborro ikustezin bat sortuz nire begien irisean. Esnatu nahian. Haizeak bere azken energiak xahutuz zure masailen disdira…


Denboraren pasa

Bada, hotza itzuli da, urtea pasa da. hain azkarra al da denbora? Sabelan gosea, buruan etxea, gorputzak nahi du beroa, zahartu al gara, jada? Hotza bueltan da, udazkenean murgilduta badoa uda, umearoa ahaztu al da?…


BIZITZA I

Bizitza: kolore urruneko adatsak eta irria hortz artean daramaten neskato urdinez beteriko sutontzia.



Ohitura

Egarrira ohitu gara. Bidearen iluntasun ezarrian jarraitzen dugu, jarraitzen dugu zuhurtasunarekin dantzari, momentu orotan zuhaitzak sorkuntzarekin landatuz, enborrak irauliz. Egarrira ohitu gara. Trumoiek eraman zituzten gure heroiak odolezko ipuinek bete digute oroimena larrosek bihotza, sorterrirako…