OLERKIGINTZA

GAU BELTZA

    GAU BELTZA (San Ximun eta San Judas  doinuan)     Euskaldunek ziotena, bizi-indarra, bidaiatzen da zeru aldera.   Ohitura zaharrak, sinesmen zaharrak geureak, betikoak, arbasoek bai eskainiak. Ez gira sorginak, ez gira ez,…


ETA ORAIN ZER?

  Alardea. Alarde militarra. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta orain zer?   Lizarra-Garaziko Udalbiltzan Batera… itxaropenik? Eta orain zer? Eta orain zer?   Ahor Satortxu txo, ahor! Eta orain zer? Eta orain zer?…


BERNARD GOIENETXE, MATALAZ (1661-11-8)

  Dolü gabe, dolü gabe, hiltzen niz, bizia Xiberuarendako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak egiazko eskualdünak tirano arrotzen hiltzeko, egiazko eskualdünak tirano arrotzen hiltzeko. Agian, agian…    


AMESLARI

  Utz nezazue ametsak egiten, bizitzea baitute hobetzen, ainitzetan arintzen, lasaitzen, kezkak lurrundu dire egiten.   Noiztenka beste nunbait dirudi, lotua naizelako amets bati, dar-dar egiten zaituen hori, betikoa nahi duzularik utzi.   Bizi-arnasa dudan…


GORROTOA MAITE

  Gorrotoa maite eta honen arabera neurtuko dozue mundua. Gizakiaren barruko piztiari jana jaurtiten deutsozue, zeuon barrenean sakon-sakon hazi daiten! Barru pizti horrek gizakia bera iruntsi beharko leuke!     Iniaki MARTIARTU Bakio – 1996…


GAUR EURIA EGIN DU

  Jose Luis Otamendi, Imanol Ubeda   Gaur ez zaitut ikusi, ez didazu deitu, eta orduak zurekin bezala eman ditut.   Gaur maitasunaz eta heriotzaz hitz egin dugu, eta tximeleta eri bat gelan sartu zaigu….


ZUTAZ OROITUZ

  Nere oroimenean egonen zira, gau hartan agindu nizun bezala, isiltasun sakon baten barrenean, mundu hontatik airatu zirenean.   Gogoan dut zure aurpegi ederra, irribarre hain goxoarekin zena, bizigarria eragiten zuena, bai, umore ona zabaltzen…


EGARRIA

  Sai zaharrak, ortzia besarkatukeran, hegoez gereiza iluna barreatuten dau etxea dauan baso hegaletan.   Izadi besteko pizti ezigatxak ez dau, ez eta behar be, beste aterperik, ez dau, ez eta behar be, beste lagunik,…


SORTERRIKO KOBLAK

  Joseba Sarrionandia   Oihaneko pagoak blai aideratuz hiru elai. Ostadarraren harian dira hirurak pausatu nahi. Larrosak dira gorriak edo bestelan xuriak. Hagitzez ederragoak dira neskatilaren irriak. Maldan behera urratsa betiko bidean latsa. Hodei ilunak…


BETI DOINU BARDINEAN

  Ezer barri danik ez dozue esaten: “zaharra danak gogaitu egiten dau”.   Hara ba: Orduan bizi izaten zan. Orduan maitatu egiten zan. Orduan matxinadea isiotuteko deia egin zan. Orduan ume gaiso batez arduratu egiten…