Xerar Urrutia Jorajuria

SENTIARAZI

Sentiarazi didazu bi beso nituela zu hobeki besarkatzeko. Sentiarazi didazu ezpainak nituela zu hobeki musukatzeko. Sentiarazi didazu bihotz bat nuela zu hobeki maitatzeko. Sentiarazi didazu amets bat nuela zu hobeki laztantzeko. Sentiarazi didazu bi begi…


BEHEROBIA (PAUSU)

Lehen Beherobia, Lapurdi, Gipuzkoa, hurbildu dituena, bien arteko zubia. Baztandik etorria, Bidasoa bilakatu da, ibaia bi aldetan, bizi berria du eman. Gero Behobia izan da, pausaleku polita, arrantzale, laborariek, biziarazi dutena. Euskal Herria zatitzean, eman…


IBARDINGO ARTZAIN-NESKA

Ibardingo artzain neska, negar betean ari da, beste aldeko ibarrera, ardi galduaren xerka. Guardia zibila ari da, mesprezuekin oihuka, zizparekin mehatxuka, ezin dela muga pasa. Ikus zure pasaporta!, beharrezkoa duzuna, joateko beste aldera, hau da…


HIMALAIA

Igo zira, Zure helburua beteta. Begiratu mundua, gain-gainetik ageri zaizuna, goraintziak eman zeruari, umiltasuna mendiari, agurtu lurra eta haizea. Azkena da sua, laugarren elementua da… sua bihotzean duzuna, Himalaiako iduria, bihotzean kokatua, zure sua izango…


APHANIZEKO ZILOAN

Oihu azkarrak entzuten ziren, Aphanizeko zilotik ateratzen, neskatxa ederra ari baitzen, etengabe negarrak botatzen. Ile gorri luzeak zituen, korapiloak kentzen ari zen, ta urrezko orraziarekin, ile adats ederrak luzatzen. Orduan artzaina ikusi zuen, bere zilo…


JAINKOSA GALDUARI

Orain berantegi da ta denbora joan da, ez duzu sinetsi ahal ginuela elkar maita, lotsatu edo beldurtu zira, amodioz bete-bete nintzana! Beti maitemindua gelditu bainaiz ere, gau luzeek bakardadean sarrarazten naute, zure oroitzapena baztertzera doa,…


AIAKO HARRIARI BEGIRA

Sentimendu guziak ez dira azaltzen, ez ditugu den-denak ulertzen, zergatik gaur zu zaitudan maitatzen, osmosian zurekin bainaiz sentitzen.   Maitatu gira Txurrumurruko kaskoan, iratze berde goxoen artean, zeru azpian, ilunabarrean, ihintzak egin estalkiaren behean.  …


AMA EUSKARA

Euskara gure arima da, gure arma hoberena! </> Gure hizkuntza, lur barne sakonetik heldu da, izaeraz janzten gaituena, gure zainetan isurtzen dena, betidanik gure baitan izan dena.   Gure lurrari lotua da, ama eta bere…


AMODIO SUHARRA

Batzuetan askatasuna, ezer ez erraitea da, hautatu zaitudala, gauza ederrena izan da. Nik ere zaitut hautatu, amodioz bete bainauzu maitasunak inguratu gaitu, bihotzak ditugularik lotu.   Zure begietan dut irakurri, grina beroaren iturri, zu baizira…


ARRANOAREN BIDEA

Larrun gainetik Artzamendira, lerratzen naiz Baigurara, hain arin, hain libre, Iparlatik Orhi kaskora arte. Jaizkibeletik noa Belateko maldara, hegaldaka batez, sartuz Herrerara, ordun ikusten dut Anboto mendia, jausten Urduñara itsasoari begira. Nun zira zeruko enperadorea,…