Botikagintza – Pello Iturria Sarasibar

BEGIETAKO LEHORTASUNA: PREBENTZIOA ETA MALKO ARTIFIZIALAK

BEGIETAKO LEHORTASUNAREN PREBENTZIOA Begietako lehortasunak edonori erasan diezaioke nahiz eta emakumeen artean ohikoagoa den, batez ere, menopausiatik aurrera. Halaber, hiri handietako kutsadura atmosferikoak begietako lehortasuna eragin dezake hiritarrengan. Egunero begietako lehortasunarekin bizitzea deseroso eta gogaikarria…

Gehiago irakurri...

BEGIETAKO LEHORTASUNA ERAGIN DEZAKETEN MEDIKAMENTUAK

Medikamentu batzuek albo-ondorioak edo ondorio negatiboak eragin ditzakete organismoan. Horietako bat, malko jariaketa murriztearen ondorioz, begietako lehortasuna da. Honatx begietako lehortasuna eragin dezaketen medikamentu batzuk: -Antibiotikoek (penizilinek, tetraziklinek, fluorokinolonek) begi-lehortasuna, begi gorriak eta argiarekiko sentikortasuna…


BEGIETAKO LEHORTASUNAREN SINTOMAK ETA ZERGATIAK

Begietako lehortasuna gaitz bat da, malkoen kalitatean eta kantitatean izandako aldaketek eragiten dutena. Malkoa funtsezkoa da elikagaiak eta oxigenoa korneako zeluletara eramateko. Ikusmenaren osasun-arazo ohikoenetako bat da (begi-lehortasuna kontsulta oftalmologiko guztien %30a da, eta 50…


EZTUL EMANKORRA ETA LEHORRA

EZTULA ZER DEN Eztula arnasbideen defentsa-mekanismoa da. Horren helburua arnas aparatua partikula arrotzen, mikroorganismo patogenoen edo mukiaren gehiegizko pilaketa garbitzea da; horrela, horien erretentzioa eta xurgapena saihesten da. Eztulak, bada, babes-funtzioa du; hala ere, egoera…


IKTUSA SAIHESTEA ZURE ESKU DAGO

Espainian, urtean 130.000 pertsonak pairatzen dute iktusa. Nafarroan 1250 kasu dira. Emakumeen heriotza-kausa nagusia da, eta gizonena, bigarrena. Zeintzuk dira arrisku-faktoreak? Baldintza biologiko aldaezinak: adina, generoa, herentzia, gaixotasun kardiobaskularraren aurrekari pertsonalak. Kasuen %20 eragiten dute….


FENTANILOA, NOIZ ETA NOLA ADMINISTRATU BEHAR DUGU?

Fentaniloa eragin handiko farmako bat da. Efektu agonista du mu motako hartzaile opioideetan. Analgesiko indartsuenen multzokoa da eta min handiko kasuak tratatzeko erabiltzen da, beste tratamendu analgesiko batzuei erantzuten ez dieten kasuak tratatzeko, hain zuzen…


NOLA EGIN AURRE ZORRIEI

Eskolara eta ikasturtera itzultzean, zorriak ohiko arazo bihurtzen dira. 2019an, CinfaSalud-ek “Espainiako gurasoek pedikulosiaren aurrean duten pertzepzioa eta ohiturak” egindako azterlanaren arabera, Espainiako 3 eta 12 urte bitarteko haurren erdiek (%50,7) jasan zituzten parasito horiek…


EGUZKI-BABESARI BURUZKO GALDERAK ETA ERANTZUNAK

Gaur egun, biztanleriak badaki eguzkia aliatu handia dela: argia eta beroa emateaz gain, D bitamina sintetizatzen laguntzen du, zirkulazio-sistema estimulatzen du, patologia dermatologikoetan laguntzen du (psoriasia, adibidez), serotonina jariatzea estimulatzen du… Baina eguzkia modu desegokian…


ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIAREN AURKAKO ESTRATEGIA BERRIAK

2050. urterako konponbiderik aurkitzen ez bada, “superbakterioak” gizateriaren pandemiarik larrienetako bat bihur daitezke. Komunitate zientifikoak dagoeneko gaur egungo antibiotikoekiko erresistentzia bakterianoak mugatzeko edo desagertzeko erloju kontrako lasterketari ekin dio; estrategia berriak garatzeko lasterketari, alegia. Une…


ALERGIAK

Alergologia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkartearen (Seaic) aurreikuspenaren arabera, Nafarroan, beste eskualde batzuetan ez bezala, polenari alergia diotenek, aurtengo udaberria, arina izango dute. Hala ere, Elkarte horrek klima-aldaketaren eta kutsaduraren arriskuaz ohartarazi du. Izan ere,…